ROBBIE KEANE: "Ez gatoz ikusle moduan aste pare bat igarotzera".
Jokalari beteranoak, selekzioko izarretako bat, EURO 2012an Irlandaren izena aldarrikatzen du, eta arerio gogorra izango direla aurreratzen du.
Irlandako selekzioak, C multzoko ahulena dirudien arren, Trapattoniren mutilak final laurdenetara iristea jarri dute erronka moduan. "Txapelketa haundietan, maila ona ematen dugu beti".
Izan ere, Irlanda, nahiz eta beste selekzioen aldean talentuz justu ibili, izugarrizko jarrera lehiakorra erakusten du beti, zentzu hortan ezin zaie ezer ez aurpegiratu. Robbie Keane eta bere selekzio kideak ez dira oporretara joan Polonia eta Ucraniara: "Ez gatoz aste pare bat igarotzera, ez gatoz ikusle moduan".
No hay comentarios:
Publicar un comentario